XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA EDIKTUA, 02-111-89 zenbakidun espedienteari Ebazpena eman zaiola Xanti Iparragirre Intxaurrondo Jaunari jakinaraziz.

Angel Delago Palacin Jaunak, Osasun eta Kontsumo Saileko Kontsumo-Zuzendariak, honako hau EMATEN DU ADITZERA

Xanti Iparragirre Intxaurrondo Jaunaren aurka sartu zen 02-111-89 zenbakidun espedienteari Ebazpena eman zaionez eta Administrazio Prozedura Legeko 80.1 atalean ezartzen diren bideetatik horren berri ematea ezinezkoa izan denez, idazki honen bidez ebazpen horren berri ematen zaio, hogeita hamar mila (30.000) pezetako isuna ezartzen zaiola bertan eutsi zaion kalifikapenaren arabera.

Bestalde, honako hauek ere ematen zaizkio aditzera: Lehenengoa.- Isun horren zenbatekoa, Kontsumo Zuzendaritzak Zehapenak Biltzeko Gipuzkoako Aurrezki Kutxan duen Kontuan (313940-9 zebakian) ordainduko da, ondoren aditzera ematen diren borondatezko ordainketa-epealdiak adieraziz (Dirubilketarako Arautegi Nagusiko 20.2 at.):

a) Hilabete bakoitzeko 1etik 15erarte jasotako jakinarazpenei dagokienez, jakinarazpen-egunetik hurrengo hilabeteko 5erarte, edo hurrengo lehen astegunerarte.

b) Hilabete bakoitzeko 16tik azken egunerarte jasotako jakinarazpenei dagokienez, hurrengo hilabeteko 20rarte, edo hurrengo lehenengo astegunerarte.

Bigarrena.- Errekurtsoren bat aurkeztuko balitz, Kontsumo Zuzendaritzak Zehapenak Biltzeko Gipuzkoako Aurrezki Kutxan duen Kontuan (313941-7 zenbakian) ordaindu beharko litzateke isunaren zenbatekoa, epeak aurreko parrafoan adierazitakoak izango direla eta titularra eta espediente-zenbakia ere aditzera emango direlarik.

Hirugarrena.- Aipatutako epealdiok igaro ondoren, ezingo da isunaren ordainketarik egin, Premiamendu Bidez kobratuko delako.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailean (Santiago kalea, 11, Gasteiz) doakionaren esku dagoen Erabaki horren aurka, gorajotze errekurtsoa aurkez daiteke Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun eta Kontsumo Sailburuorde An. T. Argiaren aurrean, Ediktu hau argitaratutako egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hamabost asteguneko epean.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 24. Kontsumo Zuzendaria, ANGEL DELGADO PALACIN.